Europako hiriek azken 32 urteetan izan dituzten aldaketak erakusten dituen bideo batzuk aurkeztu ditu Googlek timelapse formatuan. Airetik hartuak diren irudi batzuen bitartez, hirien hazkuntza ikus daiteke. Tresna honek Errioxako hiri batzuen aldaketak ere erakusten ditu. Hala nola, Logroño, Calahorra edo Arnedok pairatu dituzten aldaketak ikus daitezke.

Googlek antzeko beste tresna bat aurkeztu zuen 2013an Google Earth-en bitartez, baina, berritu egin dute orain. Modelo berriak webeko edozein hiriren kontsulta ahalbidetzen du. Horrela, Logroñok 1984an zuen itxuratik hasita, gaurko 2016an duen itxurara bidaiatuz hiriak jasan duen aldaketa ikusteko aukera ematen digu. Irudien konparaketa harrigarria da benetan. Tresna berri honekin Antartika bezalako eremu kritikoek izan dituzten aldaketak ere ikus ditzakegu, izan ere, glaziarrak nola mugitu diren erakusten digu.

Aldaketen ideia bat egiteko, hau da Logroñok 1984. urtean zuen itxura:

Google Earth-eko timelapse-ari ateratako pantailazoa

 Eta hauxe gaur egun duena:

Google Earth-eko timelapse-ari ateratako pantailazoa
Gertakari naturalak alde batetik eta gizakion esku-hartzea bereziki izan dira aldaketa guzti horien arrazoi nagusiak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: