Bide Ertzean taldeak behin-behineko agurra esango dio musikari. Talde tolosarrak musika utziko du epealdi baterako. Hemezortzi urte oholtzan egon ostean, asebeteta egongo da taldea agur esateko. Izan ere, diska berria kaleratu dute Jon Eskisabelek idatzitako liburuarekin. Ubeda anaien eta Karlos Aranzegiren bideak omendu nahi dira azken lanean, eta taldearen biografia kontatu ere. Diskari dagokionez, grabatutako abestiak daude, egunean argitaratu ez zirenak. Diska-liburu honek "Zutaz kantatzeko" du izena eta 14 abestik osatzen dute liburuarekin batera.

Gainera, etenaldiari ongi etorria emateko zenbait kontzertu eskainiko ditu Bide Ertzean taldeak. Abenduaren 6an hasi ziren, Plateurena antzokian, Durangoko Azokaren harira. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian eman zuten emanaldia. Donostiako Antzoki Zaharrean ariko dira igandean eta abenduaren 29an amaituko dute bira Iruñeko Iturrama auzoko Civivoxean.

Iturria: Garoa, CC BY lizentziapean.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: