Etxahun Lekuek eraman du Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren txapela. Lehen aldia du finala irabazten, eta 930 puntturekin lortu egin du. Larrabetzuarrarekin batera Xabat Galletebeitia sailkatu da azken bururako, baina azkenean Lekuek irabazi dio 36,5 puntuko aldearekin. Hirugarren sailkatua Jone Uria izan da (549,5), Onintza Enbeitia (538), Ibon Ajuriagojesakoa (535,5), Nerea Ibarzabal (534), Miren Amuriza (531) eta azken sailkatua Beñat Ugartetxea (510,5) izanda.

Zortzigarren finala izan da Lekuerentzat Bilbao Arenan jokatutakoa. Xabier Amurizak jantzi dio txapela Etxahun Lekueri Fredi Paiaren lekukoa hartuz. Izan ere, aurten Amurizaren bertsolari ibilbidea omendu nahi izan da garaileari saria emanten. Bestalde, bertsolari gazteenaren saria Nerea Ibarzabalentzat izan da.

Iturria: eitb.eus

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: