Euskal Herria Zuzenean elkarteak crowfunding kanpaina bat abiatu du helloasso plataforman.
Elkarteak azaldu duenez haien helburua ez da dirua irabaztea baizik eta dituzten gastuei aurre egitea, hau da 100.000 euro guztira. Laguntzen duten pertsona guztientzat sariak egongo direla agindu du elkarteak, bakoitzak emandako diruaren arabera kamisetak, 3 eguneko sarrerak edota serigrafiatutako kartelak banatuko dituzte.
Festibala 2017ko ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da, eta 22.edizio honek pasadan urteko lema bera izango du, Sorgin zelaian, gurea asma!

Argazkia: Herri Bizia, CC by-sh lizentziapean, Flickr
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: