Fagor CNA taldeak sindikatu eta enpresa buruei adierazi die kaleratzeak burutzeko asmoa duela. Kaleratuak 40 langile inguru izango lirateke eta kaleratzeak Arrasateko Garagartzako plantan burutuko asmoa dago. Enpresa batzordea ez dago ados enpresaren zuzendaritzak planteatutako neurriekin.

Fagor enpresaren lantegia. Egilea:TU lankide, CC lizentzia


Enpresaren zuzendaritzak lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko kalte-ordaina eskaini die langileei. Hamaika langilek onartu dute jada zuzendaritzak eginiko proposamena, baina oraindik 29 langile faltako lirateke aurreikusitako kaleratze kopurua betetzeko. Zuzendaritzak abenduaren 9ra arte luzatuko du boluntario gehiagoren bilaketa epea.


Kaleratzeak Fagorrek Arrasaten daukan Garagartzako plantan burutzeko intentzioa dago, garbigailuak, egosteko tresnak eta galdarak egiten dituzten fabrikan hain zuzen ere. Egun 240 langile inguru ari dira Arrasateko planta horretan lanean, baina kaleratzeek 200 langilera murriztuko lukete lan taldea.

CNA taldean dauden Edesa, Gayser eta Basauriko langileen ordezkariek neurri hauen aurka agertu dira. Arazoak konpontzeko beste bide bat dagoela defendatzen dute eta bide berri hori zuzendaritzaren ezagutzapean jarri dute jada. LAB sindikatuak bere desadostasuna iragartzearekin batera mobilizazioak antolatuko dituela iragarri du, bideragarria den proiektu batean jarduera eta lanpostuak ziurtaturik egon daitezen.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: