Aldundiak omenaldia egin die gaur, hilak 20, frankismoagatik errepresioa jasan zuten Urolako Treneko langileei. Orain 80 urte betetzen dira 1936an izandako gertakizunetik, eta Aldundiak Donostiako Tabakaleran egingo dute omenaldi hau. Trenbideak Zumarraga eta Zumaia lotzen zituen eta 123 pertsonek galdu zuten beren lanbidea garai hartan, horregatik langile gehienak trenbideak gurutzatzen zituzten herritakoak ziren: 19 Zumarragakoak, Urretxuko bat, 40 azpeitiarrak, 30 zumaiarrak, 18 azkoitiarrak eta 13 zestoarrak. Urolako Trenak 1986ko udazkenean zerbitzua eten egin zuen, eta 1988an behin betiko itxi.

Urolako Trena, museoan. 2015 / Flickr, Daniel Luis Gómez


Javier Gurruchaga abeslari eta aktoreak, zeinek bere aita eta aitona izan zituen Urolako Trenean langile gisa, Diario Vascori eskainitako elkarrizketa batean adierazi du asko eskertzen duela Aldundiak egindako omenaldia, baina pena handia ematen diola 40 urteetan zehar ezer ez egin izana. "Nire aitona geltokiko buru izatetik faszista baten etxeko atezain izatera pasa zen", jakinarazi dio egunkari gipuzkoarrari.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: