Errioxa eta Araba lurralde nafarrak lotzen dituen Mantibleko erromatar zubia galtzear da. Egoera oso kaskarrean aurkitzen da zubia. Antzinan izan zituen 7 arkuetatik bi baino ez baitira geratzen.

160 metrotik gorako luzera eta 30 metrotako altuera du zubiak. Esan bezala, erromatar jatorrikoa, bere garaian, Frantziar hegoaldearekin lotzen zuen merkataritza bidearen zati izan zen. Ebro ibaia zeharkatu zuen eta Logroñon eraiki zen lehenetarikoa, erabilera faltak eragin du gaur egun duen egoera kaskarra. XVI. mendetik aurrera erabiltzeari utzi zitzaion zubi berriak eraiki zirelako eta ibilbide ezberdinak hautatu zirelako.

La sexta katean izan da honen berri eman duen lehen komunikabidea. "La Sexta Noticias" albistegian erreportai bat eskainiz egin du. Bertan, Errioxako historialari eta unibertsitate irakasleen adierazpenak jasotzen dira.

Logroñoko udalak ez du ekintzarik planifikatu zubia dagoen zonaldean momentuz.

Argazkia: Clara Álvarez Clavijo; Flickr webgunetik aterata; CC by lizentziapean

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: