Ez da zezenketarik izango Gasteizeko datorren urteko jaietan. Gasteizeko Udalak lehiaketa bat antolatu zuen datorren urteko jaietara begira zezenketaz antolaketaz arduratzeko nahia zuten enpresak aurkez zitezen. Lehiaketara aurkezteko epea inolako enpresaren eskaerarik gabe amaitu zen. Udalak ez du beste lehiaketa bat antolatzeko intentziorik, beraz, erabakia hartuta dago: Gasteiz zezenketarik gabe geratuko da.

Zezenketa. Iturria: Arild Andersen, CC lizentzia. 


Gasteizko udalak baldintza batzuk ezarri zituen lehiaketa antolatzerakoan. Zezenketak antolatzeko kasuan enpresa antolatzaileak ekitaldiak eragindako gastu guztiak bere gain hartu beharko zituen, Udalak diru-laguntzarik emango ez zuela argi eta garbi utzi baitzuen. Zorra izan da azken urteetan zezenketaren emaitza arabar hiriburuan eta baliteke hau izatea enpresen parte-hartzea lehiaketan oztopatu duen baldintza. Lehen lehiaketa hutsik geratu ostea, udala ez dago prest baldintzak aldatu edo lehiaketa berri bat antolatzeko.

Coso de Badajoz izan da aurreko urteetako zezenketak antolatu dituen enpresa. Azken jaietan plazaren %22 betetzea lortu zuen soilik. Udalak diru laguntzak emateko proposamena baztertu ostean, Coso de Badajoz enpresak kontratua luzatzeari uko egin zion. Oposizioak lehiaketarik ez antolatzea eskatu zion, zezenketak errotik baztertuz. PPkoak izan dira zezenketak ospatzen jarraitzeko prestutasuna adierazi duten bakarrak, haien ustez hiriarentzat erakargarri eta lagungarriak baitira mota honetako jaialdiak.

Datorren urtera begira zezen plaza hutsik geratuko dela argi dago, udala zezenketak antolatzeko pausu berriak emateko intentziorik ez duenez. Hutsune hau aprobetxatuz badira jada zezen plazan ekintza berriak antolatzeko proposamenak. Proposamen guzti hauek ebaluatzeko udalbatza Blusen eta Nesken batzordearekin bilduko da aukera posibleak aztertu eta egitaraua beteko duten ekintza berriak bilatzeko.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: