«Herritarrok prest gaude bidea egiteko» esanez, 2019ra arteko bide orria aurkeztu du Gure Esku Dago herritar dinamikak Iruñean, Baluarte jauregian. Prest izena jarri dio planari. Datozen urteetako bidea lau ildotan ardaztu nahi du: galdeketetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko itunean, herri mobilizazioan eta elkarlanean.
 Pasa den larunbatean Iruñean egin zen aurkezpeneko irudietako bat. Argazkia: Enekoitz Esnaola kazetariak bidalia.

«Bata bestearen osagarri izango dira», eta Gure Esku Dago-ren nahia da «euskal herritarrek etorkizun politikoa erabakitzea eta horretarako behar den eztabaida publikoa zabaltzea». Iragarri du «ahalik eta azkarren euskal erabaki eremua finkatu» behar dela. Izan ere, haren arabera, garai politiko «erabakigarria» da gaur egungoa, eta hitzeman du aukera honi «erantzutea helburu duen bideari» ekitera doala. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaio herritarrak «ahalduntzea».

Bide orria Hego Euskal Herriko 2019ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeak artekoa da.

Berrehunen bat lagun izan dira Baluarteko aurkezpenean. Gure Esku Dago-k dinamikako batzordeei egin zien deialdia, eta sare sozialak ere baliatu zituen.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: