Jerome Cahuzac François Hollande Frantziako presidentearen gobernuko Ogasun Ministro ohiari, hiru urteko espetxe zigorra ipini dio Parisko Auzitegiak zerga iruzurra egiteagatik. Auzitegi horrek bereziki larritzat jo du Cahuzac-ek iruzurra egin izana, Ogasun Ministroa zerga iruzurraren kontrako irudi garrantzitsuena da eta. Guztira 3,5 milioi euroko iruzurra egin zuela uste da.

Jerome Cahuzac kartzelaratua
1992an Suitzako UBS bankuan kontu bat ireki zuen dirua zuritzeko, ondoren, 2009an Singapurrera pasa zuen diru hori. Cahuzac 2012an sartu zen Ogasun Ministreritzara, baina urtebete baino ez zuen iraun, diru zuriketaren inguruko auzia ireki zenean kargua utzi behar izan zuelako. Ministro ohiari jarritako zigorraz aparte, 1,87 milioi euroko isuna jarri diote Genevako Reyl bankuari, iruzur hori egitea ahalbidetzea leporatuta.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: