Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren aurkezpena burutzen ari da gaurko egunean zehar Donostiako Kurssalean. Protokolo honek hizkuntza gutxituentzako babesa eskuratzea bilatzen du, herritarren arteko berdintasuna lortzeko. Protokoloak hizkuntza gutxituak hizkuntza ofizial eta lehentasunezkoetan bihurtzea bilatzen du. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Kontseilua dira ekimen honen bultzatzaileak.
Donostian gaur aurkezten den protokoloak hizkuntza guztien eskubideak bermatzeko neurriak zehazten ari dira. 185 irizpide jartzeaz gainera, adosturiko neurrien betetzea aztertzeko helburuarekin adierazleak ipintzen ari dira. Honen bitartez hizkuntza komunitateei tresna baliagarri bat emango zaie haien eskubideen ezagule izan daitezen. Funtzio guzti hauek betez duela hogei urte Bartzelonan adosturiko Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren jarraipena izatea bilatzen du.
Lau dira protokolo honek oinarritzat hartuko dituen balioak: elkarbizitza eta bakea, aniztasuna, berdintasuna eta eskubideak. Donostiako 2016ko kultur hiriburutzaren barnean lantzen ari da protokoloa eta etorkizunerako tresna erabilgarria izan dadila bilatzen da. Goizeko 11:30tatik Kurssalean ospatzen ari den kongresuan hizkuntza gutxituetako ordezkariak, euskalgintzako eragileetakoak eta erakundekoak parte hartzen ari dira.
Saioaren zuzeneko jarraipena egin nahi bada Berria eta Argia bezalako hedabideak zuzenean emititzen ari dira ekitaldia haien web orrialdeetan.
![]() |
Protokoloa Donostiako Kursaalean aurkezten ari dira. Iturria: Jose Maria Mateos, CC lizentzia. |

Egizu iruzkina:
0 comments: