Errusia eta Turkiak interes kontrajarriak dituzte Siriako gerran. Aleporen ebakuazioaren ondotik, Moskuk garaipen estrategikoa lortu du. Andrei Karlov, Ankaran duen enbaxadorea, tiroz hil du islamista batek. Alepori buruzko negoziazioetan rol nabarmena izan zuen Karlovek. Izan ere, bi herrialdeen akordioari esker ezarri zuten su-etena, matxinoen eremuan harrapatutakoak ebakuatzeko. Errusiako eta Turkiako Atzerri eta Defentsa ministroak Moskun dira gaur biltzekoak, Irangoekin batera, Siriako gerrari buruz hitz egiteko.

Ankarako arte galeria batean hitzaldi bat ematen ari zela tirokatu du gizon batek enbaxadorea. Hitzaldia grabatzen ari ziren, eta hilketaren irudiak zabaldu dituzte sare sozialetan: trajez eta gorbataz jantzitako gazte batek bizkarretik tiro egin dio Karlovi, eta «Ala Akbar [Jainkoa handia da]» oihuka hasi da. Gutxienez zortzi aldiz egin du tiro. Errusiako Atzerri Ministerioak baieztatu duenez, erasoan bertan hil da Karlov.


Argazkia: Erai Erkilichit
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: