Basurde bat harrapatu du 55 urteko gizonezko gidari batek AP-68tik zihoala. Talkak lesioak eragin dizkio gidariari eta Logroñoko San Pedro ospitaleko larrialdi zerbitzuetara eraman dute.

112ko zerbitzuek jakinarazi dutenez, istripua AP-68ko 150. kilometroan gertatu da, Bilbora joateko norabidean, Murillo de Río Leza herriaren inguruan. Gertakarien eremura berehala hurbildu dira guardia zibilak, trafiko agenteak eta anbulantziak.

Argazkia: Feans; Flickr webgunetik aterata; CC by lizentziapean




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: