Victoria Eugenian aurkeztuko du diska Judith Jaureguik. Asteazkenean izango da, abenduaren 15ean. "X" izena du pianojolearen azken lanak, eta "extasi"-tik dator izena. Izan ere, Alexander Scriabinen musikan oinarrituta dago, musikari errusiarra horrekin obsesionatua baitzegoen. Konpositorearen ustez, munduaren oinarria "amodioa eta desioa" zen. Eta hori zen bere aburuz "extasia". Jaureguik entsaiotan adierazi du Skriabinen musika misteriotsua eta adiktiboa dela.

Diska eta errezitala 13 konpositorek osatzen dute. Chopinen erromantizismoa izan zuen abiapuntua diska konposatzerako orduan pianojoleak eta hori Victoria Eugenian nabarituko dela azpimarratu du. Diska entzun ahala, XX. mendean utzitako arrastoa entzun ahal izango da Szymanowskiren lanak joko dituelako. "Berrimusik" zigiluak kaleratu du diskoa, Judit Jaureguik sortutakoa alegia.

Iturria: eitb.eus
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: