Kamio batek gabonetako azoka batean sartu eta gutxienez 12 pertsona hil ditu. Horrez gain, hainbat zauritu daude atzo arratsaldean azoka lepo beteta zegoelako. Zaurituen artean euskaldun bat dago kamioak hankak harrapatu dizkiolako. Kamioia errepidetik irten eta pasealeku batetik sartu da non gabonetako azoka bat ospatzen ari zen.

Polizia bereahala hasi da ikertzen eta lehen proben arabera eraso yihadista bat izan da. Angela Merkelek, Alemaniako Kantzilerrak, adierazi duenez "atentatu terrorista" bat izan da. Estatu Islamikoak oraindik ez du erasoa bere gain hartu. Uztailean, kamioi batekin atentatu bat egin zuten Nizan: ibilgailua festa bat ospatzen ari ziren oinezkoen eremuan sartu zen, eta 86 pertsona hil zituen.

Argazkia: Fabrizio Brensch
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: