Karrantza mendebaldeko nafarroan kokatuta dagoen udalerri bat da. 2015ean egindako azken herri erroldak 2760 biztanletan zehaztu zuen. Herri honek 137,66 km2 ko azalera du eta Bilbotik 58 km-ra dago. Herri honek muga egiten du Guriezo haranarekin Iparraldean, Menako haranarekin Hegoaldean, Turtziorekin Ekialdean eta Lanestosa, Soba haranarekin, Ramales de la Victoriarekin eta Rasinesekin Mendebaldean. 

http://valledecarranza.blogspot.com.es/ webguneari esker zuenganatua

Karrantza naturaz gozatzeko leku paregabea da, hainbat arrazoiengatik. Alde batetik, Pozalaguako kobazuloa dago Raneroko haitzetan. Kobazulo honetan aurkitu dira estalaktita exzentrikoen bildumarik handiena. Gainera Toca del Carlista izeneko leizea dago ere, Europako handiena. Horretaz aparte, Karpin Abentura izeneko parke tematikoa dago. Bertan animali pila daude ikusgarri eta dinosaurioen garaira eramaten gaituen atari bat dago publikoaren eskura.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: