Argazkia, marca.com webguneari esker zuenganatua

Atzo gauean Golden Satate Warriosek Indianaren aurka lortutako garaipenean marka berri bat apurtu zuten, eta oraingoan ez ziren ez Stephen Curry ez Kevin Durant izan. Oraingoan Klay Thompson izan zen, taldearen escolta. Markagailua 142-106 izan zen eta horietako 60 puntu berak sartu zituen, NBA-an marka berria jarriz.

Izan ere, 26 urteko jokalaria lehena izan da 60 puntutara ailegatzean soilik 29 minututan. Lehen zegoen marka 33 minututan zegoen, Kobe Bryant-en eskuetan. Atsedenaldian 40 puntu zeraman dagoeneko eta azkenean datu hauekin amaitu zuen partidua:

21/33 zelaiko tiroetan, horietako 8/14 tripleak izan ziren.
10/11 tiro libreetan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: