Gabonetako ohiko erosketez harago, Iruñean bestelako kontsumo eredu baten aldeko apustuan oinarritutako opariak egiteko aukera dago, egunotan. Emausko Trapuketariek milaka jostailu biziberritzen dituzte, ume bakar bat ere jostailurik gabe gera ez dadin. 

Argakiaren egilea:Grupo Emaus F.S. CC by-sa lizentziapean, Flickr
Abenduaren 16an zabaldu zuten azoka, eta urtarrilaren 5era arte egonen da zabalik Arrotxapeko Arga ibaia kalean duten Triki Traku dendan.

Urtero, Emausko Trapuketarien bilketa zerbitzuek Nafarroa osoko etxeetan eta garbiguneetan milaka tona biltzen dituzte, eta, horien artean, jostailuak dira asko. Onenak eta deigarrienak aukeratzen dituzte Eguberrietako azokarako. Bilketa egin ondoren, berrerabil daitezkeen jostailuak sailkatzen dituzte, eta, beharrezkoa bada, garbitu eta konpondu egiten dituzte.

Mota guztietako eta adin guztietarako jostailuak jasotzen dituzte dendan: panpinak, puzzleak, ibilgailuak, peluxeak, haurrentzako liburuak, mozorroak, jostailu bildumak, Lego-ak, Playmobil-ak eta abar. Lego-ak, adibidez, pisura saltzen dituzte, eta oso ongi saltzen dira. Jostailuak opari katalogoetan dauden bezala aurkezten saiatzen dira, poltsetan sartzen, eta ahalik eta hobekien aurkezten. 

Laugarren urtea da Emausko Trapuketariek azoka antolatzen dutena, eta harrera ona duela dio erakundeko kideak. Izan ere, garai honetan joan den urteko jostailuak alde batera uzten dituzte askok, berriei tokia egiteko asmoz. Hainbat datu aipatu ditu Ioldik: hamar jostailutik bederatzi zabortegira joaten dira, eta hiri hondakin guztien artean %6 jostailuak dira. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: