Nafarroako Foru Gobernuak Pedro Miguel Etxenike fisikariari eman zion atzo [abenduak 3] herrialdearen urrezko domina, Gobernuaren Kultura Departamentuaren egoitzan eginiko ekitaldi batean. Bertan izan ziren, besteak beste, Uxue Barkos Nafarroako Foru Gobernuko lehendakaria eta Ainhoa Aznarez Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria.

Etxenike, domina jaso osteko hitzaldian. Argazkia: Iñigo Uriz.

Fisikariak dio "nafar sentitzeko modu ugari" daudela eta bakar bat ere ez dela baztertu behar.

Domina jaso ondorengo hitzaldian, Etxenikek nortasuna izan zuen hizpide: "Hobekien aurrera egingo duten gizarteak dira beren nortasunaren inguruko ikuspegi kontrajarrien artean elkarrizketa tolerantea egiten dakitenak". Ildo horretan, Nafarroako gizartearen "elkarrizketa irekia" nabarmendu zuen.

Bestalde, argudiatu zuen zientzia "kulturaren eta humanismo garaikidearen oinarrizko elementua" dela, eta hezkuntza sisteman "ikastearekiko pasioa" sustatzeko eskatu zuen.

Barkosek, berriz, azpimarratu zuen Etxenike "nazioarteko lehen mailako zientzialaria" dela: "Pertsona konprometitua da, ikusmolde unibertsala duena baina, aldi berean, jaio zen lurraldea maite eta emozio handiz bizi duena".
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: