Nick Lowe musikariak gabon kantuez osaturiko diskoa izango da protagonista Donostian emango duen kontzertuan. Diskoa 2013an kaleratu zuen “Quality Street: A Seasonal Selection for All the Family”, eta abenduaren 15ean kantatuko du Tabakelaren Kutxa Kultur Klubean. The Straitjackets taldea laguntzaile izango du musikari britainiarrak. Sarrerak 30 euroan daude salgai. 

Disketxeak proposatu zion Loweri gabon kantez osatutako diska sortzea. Hasieran “iraingarria” iruditu zitzaion, baina minutu bat beranduago ideia gustatu zitzaion. Arrakasta izan zuen diskak Estatu Batuetan eta zuzeneko emanaldiak ematen hasi zen The Stratjackets taldearekin. Hiru urte beranduago jarraitzen dute. Martxoan Donostian emanaldia zuen Stop War jaialdiaren harira.

Nick Lowek emanaldia ematen. Iturria: Rebecca Siegel, CC By lizentziapean.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: