Argazkia, mundodeportivo.com webguneari esker zuenganatua

Kirolean askotan erabiltzen den adjektiboa sinestezina da. Baino atzo San Mamesen gertatutakoa sineztezina izan zen. Izan ere, Athleticek 2-1 irabazi zion Celtari denboraldiko partidurik txarrenean.

Partidu osoan zehar Celtak Valverderen Athletic deskonektatu zuen. Etxekoen jokua ez zen batere ona eta kanpokoei bakarrik gola falta zitzaien. Golaukera asko izan zituzten Berizzoren jokalariek, eta kirol honetan asko esaten den moduan, barkatzen duenak amaieran ondorioak izango ditu.

Atsedenaldiaren ostean ez zen aldaketarik egon eta Iago Asparen bitartez 0-1 jarri zen Celta markagailuan. Galegoek zeuzkaten aukerarik onenak eta zurigorriek ez zuten erantzuten. Baina azken hamar minututan gertatutakoa ez dute ahaztuko. Epaileak zalantzazko penalti bat eman zion eta Adurizek ez zuen aukera desaprobetxatu. Eta azkeneko jokaldian San Jose agertu zen azkeneko 2-1 markagailuan jartzeko. Futbolaren kontuak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: