2012ko ekitaldi batean ateratako argazkia, Ayuntamientos de La Riojari eske zuenganatua, Flickr


Leuzemia gaitzak 78 urteko Patricio Capellánen bizitzarekin amaitu zuen bart gauean Logroñoko San Pedro ospitalean.

27 urtez izan zen Haroko alkatea "Patri", 7 agintalditan alegia. Hori dela eta, hiriko udaletxeak 3 eguneko dolua deitu du, "herriaren errekonozimendu eta esker zintzoenen seinale, urteetan hiriarekiko eskainitako ardura eta egindako lanagatik".

Gauzak horrela, abenduaren 21era arte luzatuko da dolua eta udaletxeak 3 egun horietarako antolatuak zituen ekintza ofizial guztiak bertan bera geratuko dira.

Horrez gain, sinadurak jasotzeko liburu ofizial bat jarriko du udaletxeak herritarren eskura, nahi duenak hildakoaren familiari bere doluminak adierazi ahal izateko.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: