Pablo Prigioni Gasteiza bueltan da berriz ere. 2012an NBArako bidea hartu ostean, Baskonia taldean jokatuko du, gutxienez denboraldi amaierararte. Honenbestez, bere ibilbide profesionaleko klub garrantzitsuenean hirugarren aroa izango da.

Azken urteetan New York Knics, Los Angeles Clippers eta Houston Rockets taldeetan aritu da Prigioni.39 urteko antolatzaileak desio bezala, kirol ibilbideko azken urteak etxean igaroko ditu.

Ilusio handia eragin du Baskonia zaleen artean Prigioniren itzulerak. Jokalariak esperientzia emango dio taldeari Europan eta beti erakutsi duen izaera ikusteko irrikaz dira Buesa Arenan. Talde dinamikara abenduaren erdialdean batuko da, beraz pixka bat itxaron beharko da berriz ere Prigioni Baskoniaren elastikoaz ikusi ahal izateko.

http://www.marca.com/
Antolatzaile argentinarrak liga bat, hiru errege kopa eta lau superkopa irabaziak ditu, Europako azpitxapeldun izateaz gain Gasteizen aurretik emaniko bi aroetan.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: