Eguneroko irakurleei eskerrak emanez hasi du Rioja2-k bere hirugarren urteurrena. Hedabideak emandako datuen arabera, milioi bat pertsonengana iristen dira hilabetero eta 46.000 irakurle inguru dituzte egunero. Jaio zenetik Errioxako komunitatearekin lotutako berriak eta egunerokotasuna transmitituz, urtez urte, handituz joan den egunkari digitala da Rioja2.com.

Iragan "bizi" baten ondoren etorkizunari begiratzen diotela orain jakinarazi du komunikabideak. Horretan, gaur dauden tokira heltzeko erabili duten formula bera erabiltzen jarraituko dutela diote. Osagai bakar bat duen formula: lana. Izan ere, proiektua hasi zen 2013ko abenduaren 4. hartatik egin duten esfortzua handia izan da. Eta esfortzu horri esker, lantaldea laukoiztea lortu dute 3 urte horietan.

Argazkia: Jabi Gonzalez


Kolaboratzaileei eskerrak ematea ere ez dute ahaztu beraien urteurren ospakizunaren argitalpenean.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: