Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio Fronte Polisarioari, eta hark «pozez» hartu du erabakia: «Autodeterminazioa berresten du» Marokok eta EB Europako Batasunak arrantza eta  nekazaritza liberalizatzeko 2012ko otsailean adostutako akordioak ez du eraginik Mendebaldeko Saharan. Hala ebatzi du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak: «Mendebaldeko Sahara itunetik kanpo geratu zen». Marokoren okupazioa gorabehera, Saharako herriak beste aitortzabat jaso du.

2015eko abenduan partzialki baliogabetu zuen itun hori Europako Auzitegi Orokorrak, Mendebaldeko Saharan legez kanpo aplikatzen ari zela argudiatuta; Fronte Polisarioak aurkeztu zuen errekutsoa. Atzo, ebazpena ezagutaraztearekin batera, auzitegiak azaldu zuen helegite hori aurkezteko beharrik ez zegoela. Honela argudiatu du erabakia: «Akordioak ez du aipatzen Mendebaldeko Sahara, eta Fronte Polisarioaren borroka zilegia da, NBE Nazioa Batuen Erakundearen iritziz. Auzitegi Orokorrak ez ditu kontuan hartu nazioarteko zuzenbideko legeak; alegia, Mendebaldeko Sahara ez dela Marokoko Erreinuaren parte». Horren ondorioz baliogabetu du joan den abenduko erabakia. Gainera, Batasuneko auzitegiak ohartarazi du Europako Kontseiluak ez dituela aztertu itunaren ondorioak: «Kontseiluak huts egin du Marokok Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalak ustiatu izanak sahararrengan duen eragina aztertzerakoan».


Argazkia: David Stanley

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: