Argazkia, Goal.com webguneari esker, zuenganatua

Ez zuten partidu txarra egin Joaquin Caparrosen mutilek, baina Bartzelonaren aurka jokatzean golaukerak sartu behar dira eta gainera zortea eduki behar da haien kontra zerbait positibo ateratzeko. 

Nahiko partidu serioa planteatu zuen Osasunak, baina Iniesta zelaian egonda beste partiduetan aurkitutako arazoak alde batera utzi zuten Luis Enrique-koek. Gainera, Leo Messi agertu zen partidua erabakitzeko eta berea izan zen 0-1aren jokaldiaren gola. Nauzet-ek ordura arte ondo egon zen, baina oso zaila da munduko jokalari onenetarikoei jokaldi guztietan gola debekatzea. 

Messi berea egiten jarraitu zuen eta bigarrena jarri zuen markagailuan, etxekoen ahalegin guztiak hor amaieraraziz. Norgehiagokaren azkenengo minutuan berriro agertu zen 10ra, eta oraingoan jokaldi izugarria egin ostean azkeneko 0-3a jarri zuen.

Horrela Messi 11 golekin "pichichi" da momentu honetan, eta Osasuna taularen azkeneko postuetan jarraituko du beste jardunaldi gehiago bat.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: