Aurten, Zumarraga eta Urretxun ospatzen den Santa Lutzi feria eguraldi onaren eraginez jendez gainezka egon da. 400 abere inguru eta ia 500 salmenta-postuk girotu dute eguna. Artisauak, nekazariak eta abeltzainak izan dira protagonista nagusiak. Ganaduen zonaldean saltzaile gazteen presentzia nabarmendu da, eta beteranoek honen aurrean helburu batengana iristea lortzen ari direla adierazi dute: gazteak lehen sektorean barneratzea.

Egilea: Josune Gil

Beren produktuak saltzen dituzten nekazarien eta artisau saltzaileen artean badaude 20 urte daramatzatenak eta baita ere berriak direnak; balorazio ona egiten dute bai saltzaileek eta baita erosleek ere, krisiaren aurrean ez baita galtzen sektore hauek lantzearen tradizioa.

Egilea: Josune Gil
Saltzaileen artean, beste urte batzuekin alderatuta jende gutxiago gerturatu dela diote gehienek, baina hala ere asteartea izateko eguraldiak lagunduta Nafarroako puntu ezberdinetako jende asko etorri dela diote herritarrek. Bi herriek proportzioan izan dituzte postuak eta baita ere aurrekontua ere: Urretxuk 170 postu zituela eta Zumarragak 317. Hauentzako puntu nagusiak Euskadi Enparantza, Areizaga Kalebarren Plaza, eta baita frontoia ere izan dira. Gainera, jaia girotu duten trikitilariak, txistulariak eta dultzaineroak aritu dira kaleetan barrena goizaldetik.

Egilea: Josune Gil


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: