Osalanek sei minuturo lan-istripu bat dagoela erregistratu du. Egunean 232 istripu ematen dira (lanetik etxerako edo  etxetik lanerako bidekoak kontuan izanda). 31 istripuk heriotzan amaitu dute, eta horien ondoren, sindikatuek enpresa eta instituzioei segurtasun neurriak igotzea eskatu diete.

Hego Nafarroa gehitzen badugu datuetan, 87.000 lan-istripu egon dira urte osoan zehar, iaz baina %9'5 gehiago. Gainera, Osalanek eskainitako datuek lan-istripuak barne hartzen ditu, baina oso garrantzitsua iruditu zaie sindikatuei aipatzea estadistikek ez dutela kontutan hartzen gaixotasunagatik gertatutako heriotzak, nahiz eta sei urtetan amiantoagatik jada 180 langile hil diren hegoaldean. Honengatik guztiagatik izango da manifestaldia bihar sindikatuen eskutik Konfebask eta Eusko Jaurlaritzari segurtasuna eskatuz eta baita isunak gogortzeko eskatuz ere.

Sindikatuak Dantxarineako istripua salatzen, 2015. / Flickr, ELA sindikatua
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: