Abenduaren 1ean "Testuinguruak" erakusketa zabaldu da publikora, Okela Sormen Lantegian alegia.  Bilboko San Frantsizko kaleko 11. zenbakian aurkitzen da arte garaikide gaztearen topagunea. Artearen erakuslehio sortu zenean bere helburua euskaldun artisten lana bultzatzea izan zen; batez ere gazteena. Ildo horretatik jarraituz eraiki da "Testuinguruak".

Argazkia: David Hornback
Erakusketan ibiltzen hasteko lehenengo pausoa titulua da. Obra bakoitza ulertzeko, inguruko gertaera nagusiaren izena jakin behar da. Erakusketan honek 3 hurbilketa ezberdin egiten ditu artean, 3 testuinguru desderbinekin. "Testuinguruak" hasieran Irati Inorizaren lana ikus daiteke. Bertan, lengoaia da oinarria, irudiek eta hitzek transmititu dezaketena. Horretarako, Word dokumentua erabiltzen du pantaila handian, edukian zentratzeko. Gero, akrobazien forma geometrikoak erabiltzen ditu.

Argazkia: David Hornback
Bigarren aretoan Julen Garciak bideoekin gizakiaren presentzia eta portaeraren behaketa proposatzen du, keinu, ohitura eta gorputzarena ikusiz. Azkenengo pieza "Andrekale" deitzen da Sra. Polaroiska kolektiboaren bideoa. Pertsonaia mitologikoez mintzatzen da.

Argazkia: David Hornback
"Testuinguruak" erakusketa abenduaren 15era arte egongo da ikusgai Okela Sormen Lantegian.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: