Ekainean ospatuko da Azkena Rock jaialdia Mendizabalen (Vitoria-Gasteiz). Antolatzaileek aurreratu duten azken izena The Cult talde britaniarra izan da. Bertan, euren azken lana aurkeztu du taldeak "Hidden City" deiturikoa. Festibala ekainaren 23an eta 24an izango da. Oraindik sei hilabete falta badira ere, zenbait musikari garrantzitsuenekin batera arituko da The Cult taldeak. Hauek dira baieztatutako izenak: John Fogerty, The Hellacoprters, The Meteors, Tygers of Pan Tang, Bloodlights, The Soulbreaker company, Pat Capocci eta Loquillo.

Gainera, gabonetako festak direla eta, jaialdiaren sarrerak eskuratzea merkeagoa izango da. Abenduaren 23ra arte, sarrerak 75 euro balioko ditu. Handik aurrera, 90 eurotara igoko da prezioa.

Iturria: Ted Van Pelt-i esker, CC BY lizentziapean.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: