Tuterako hondakin zentroak gehienez 70.000 hondakin tona hartuko ditu urtean Gipuzkoatik, azaroan Nafarroako Mankonumitatearekin lortutako aurre-akordioan iragarritakoa baino 5.000 tona gutxiago. Gipuzkoa Hondakinen Partzuergoko batzar nagusiak orain onartu du mankomunitatearekin partaidetza-hitzarmena, Gipuzkoako zaborraren gainerako frakzioak Nafarroako “El Culebrete” zentroan botatzeko, Foru Aldundiak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Lapatxeko zabortegia (Azpeitia) itxi egin zuten. Argazkia: EiTB.

Zubietako zabortegia prest egon aurretik emango den zerbitzua izango da hau, eta Merueloko hondakindegiarekin (Kantabria) eta Mutilokoarekin (Gipuzkoa) osatuko dute. Jose Ignacio Asensio Partzuergoko presidentea eta Ingurumen diputatua “pozik” azaldu du akordio honekin, “Gipuzkoan sortutako hondakin guztiei erantzuna ematea bermatzen duelako”.

Lapatxeko zabortegia itxi ostean, argiago ikusten da Gipuzkoan azpiegitura egokiak izateko zenbaterainoko beharra dugun gure hondakinak tratatzeko”, adierazi du.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: