Bide onera itzuli da Reala. Pasa den astelehenean Coruñan belarrondoko handia jaso ostean, erabat berrindarturik agertu zen atzo, Valentziaren aurka. Hasieratik bukaerara, gehiago izan ziren txuri-urdinak. Ohiko joko proposamen erasokorra baliatuz, nahiz eta beste egun batzuetan bezain distiratsua ez izan, ondo merezita eskuratu zituzten hiru puntuak. Dena den, behar baino gehiago kosta zitzaien partidua beraien aldera jartzea. Partidaren lehen ordu erdia betetzerako, 2-0 aurreratu ziren. Ondoren, atzean egindako hutsegiteak medio, Valentzia bizirik mantendu zuten lehian. Lehenbizi, Iñigok penalti argia egin zuen, eta Parejok ez zuen barkatu. Geroago, penaltia Realak izan zuen alde, baina Velak ez zuen baloia sareratzeko baliatu. Honenbestez, amaierara arte ez zen ezer erabaki, baina sufrimenduak ongi landutako saria izan zuen partida amaieran. Sailkapeneko laugarren posturaino egingu jauzi Realak, Txapeldunen Ligako postuetanraino hain zuzen.


http://deportes.elpais.com
David Zurutuzaren itzulerak taldeari bere ohiko nortasuna ekarri zion bueltan. Hori bai, ligako bostgarren txartel horia ikusi zuen Rocheforten jaiotako mutilak eta beraz ezin izango du Realak 2016an Granadan jokatuko duen azken partidan parte hartu. Ikusi beharko da zaleen artean horren zabaldurik dagoen "NoZuru NoParty" esaeraren benetako errealitatea. 

Honenbestez, etxean lanak ederki eginik amaitu du Realak aurtengo urtea. Anoeta gotorleku egin du talde txuri urdinak eta etxeko sendotasun hori puntu ugariz islatu dute azken sailkapenean. Garai gozoak bizitzen ari dira errealzaleak eta jarrai dezala festak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: