Abenduaren 17an jokatu zuten binakako erremonte txapelketaren finala Galarretan. Xanti Uterga doneztebarrak eta Endika Urrutia saldiastarrak  40-30 irabazi zieten Ezkurra II eta Ion-i. Eta Endika izendatu zuten finaleko pilotaririk onena.

Argazkia: Maialen Andres. Binakako erremonte txapelketaren jokalariak ageri dira.


Ionek txapelketako atzelaririk onenak  ez zuen bere egunik onena izan finalean. Ezkurra II.ak, aldiz, ongi jokatu zuen, baina ez zen aski izan Uterga eta Endikari aurre egiteko. Saldiasko atzelariak,  partida bikaina jokatu zuen. Hamar tanto egin zituen piloteoan eta hiru sakez.
Utergak 21 tanto egin zituen eta bi pilota galdu. Ezkurra II.ak aldiz,  19 tanto egin zituen piloteoan eta hiru sakez.

Gorriak nagusi hasi ziren (10-4), baina hamarna berdindu ondotik, hemeretzinako berdinketa bitarte final orekatua joan zen. Ezkurra II.aren unerik onenak izan ziren, baina horixe izan zen partidako azken berdinketa. Gorriak berriz ere aurretik jarri ziren lau tantoko aldearekin (26-22) eta aldea bikoiztu zuten 32-24koan. Baina azkenean, 40-30koarekin  garaipen garbia lortu zuten Utergak eta Endikak.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: