Nadau taldea tamalez ez da oso ezaguna Nafarroako Mendebaldean edo Hegoaldean. Hala ere, Bigorrako talde hau oso ezaguna da Ipar Nafarroa osoan, urteak eta urteak daramatzaletako kontzertuak ematen Bigorran, Biarnon, Labriten eta beste hainbat lurralde nafarretan. Gaskoineraz egiten duten bakanetakoak dira. 1975ean argitaratu zuten lehen diskoa eta orduz geroztik etengabe eman dituzte kontzertuak Ipar Nafarroako hainbat udaletan. Beren webgunean ikusten denez, kontzertu programatu asko dituzte 2017 eta 2018 urteetan. Hona hemen beren diskografia:

1975 : Monsur lo regent
1976 : La venta a las enchèras
1978 : L'immortèla
1982 : T'on vas
1986 : Qu'èm ço qui èm
1991 : De cuu au vent
1994 : Pengabelòt
1995 : S'aví sabut (bilduma)
1996 : Nadau en companhia (Paubeko Zéniteko zuzenekoa)
1999 : Plumalhon
2003 : Saumon
2005 : Nadau a l'Olympia (zuzeneko emanaldia)
2007 : Maria
2010 : Nadau a l'Olympia (zuzeneko emanaldia)

Hona hemen Nadau (Eguberri) taldearen kanta batzuk. Noizbait Iruñean, Bilbon edo Gasteizen entzuteko itxaropenarekin geratzen gara, oraindik zuzenean ikusi ez ditugun herritarrok.

Lehenbiziko kanta hunkigarria da eta Nafarroako mendiak ditu aipagai. Teatroa jendez beteta eta kontzertu handi baten hasierako bi kantuak dituzue. Miqueu Maffrand (Jan) kantariaren ahotsak bertaratutako ikusleak zoratzen ditu.



Bigarren kanta egun Katalunian dagoen Haran-eko Vielha herrian emandako kontzertuko kanta gaskoina da, 2016ko udan eman zuten kontzertua. Udaletxeko balkoian, bandera katalana eta Espainiako erresumakoa, herritarren artean, bandera gorriak.


Ondoren, Olimpiako kontzertuko Caterineta kanta mitikoa entzuteko aukera, bertako giroa eta banderak (Biarno, Bigorra eta abar) jendearen alaitasunaren erakusgarri.


Hurrengo kanta ere oso ezaguna da, Le saumon deritzona eta Bigorrako hainbat festatan talde honek anitz urtetan kantaturikoa. Bikaina eta kalitate onean grabatua.


Ondoren, Pengabelòt kanta alai eta mitikoa entzuteko aukera dago, Olimpian emandako kontzertutik grabatua.


Bukatzeko, Era Sauta Banassa kanta melankoniotsua, nafarron gustokoa dena, ezbairik gabe.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: