Donostiako Zinemaldiak Joseph Loseyren lanak gogoaraziko dizkio jaialdiaren publikoari. 65. urtea da Zinemaldia ospatzen dela, eta irailaren 22tik 30ra bitartean egongo dira zinemagile estatubatuarraren lanak. Urtero, bi "atzera begirako" antolatzen ditu jaialdiak. Zinemagile klasiko bati lotua dagoena eta gai bati lotuta dagoena. Oraindik, Joseph Loseyren atzera begirakoa jakinarazi dute. 

Zinemagile estatubatuarra ezaguna da sorginen ehizaren biktimetako bat izan zelako. Ospea lortu aurretik, 50ko hamarkadan hainbat pelikula egin zituen AEBtan. Besteak beste, "The Lawless" , "The Prowler"  eta "The Big Night". Amerikaren Aurkako Ekintzen Kontrako Batzordea eraso zuten gidolariek idatzi zituzten film horiek. Ondorioz, Joseph Losey Hollywoodeko Zerrenda Beltzan sartu zuten eta Alderdi Komunistaren kidea izatea egotzi zioten. Alabaina, zuzendaria ospetsua da bere filmek kezka politikoak oinarri dituztelako.

Joseph Losey. Iturria: Emilianori esker, CC BY-NC-SA lizentziapean.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: