Ane Pikaza ilustratzaileak sortutako erakusketa da "Landareak, lumak eta beste indabitzaileak". 30 piezek osatzen dute, erakustaldia hiru istorietan bananduta. Horregatik, esposizioak hiru izenek osatzen dute. Azken bi urteetako landak dira ikusgai daudenak. Serie desberdinetan sakabanatuta, baina bi elementu komunean. Hots, fondo zuria eta emakumea direla nagusi. Izenburuak dioen bezala, lumak eta landareak oso presente daude erakusketa osoan zehar. Gainera, bisitariek iritzia helaraziko diete artistari momentuan. Izan ere, koaderno bat egongo da erakusketan, lanaren inguruan iritziak eta ikuspuntu desberdinak uzteko.

Lehen aldia da Ane Pikazak bere ilustrazioak bakarrik aurkezten dituela. Leioan hasi zen urtarrilean, eta gero Zornotzan egonaldia egin dute bere lanek. Zelaieta Zentroan alegia. Otsailaren 18an bukatuko da erakusketa Zornotzan. Hurrengo geldialdia Berrizen izango da.

Ane Pikaza erakusketaren lan batekin. Iturria: Ane Pikazari esker.

Iturria: Ane Pikazari esker.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: