Argazkiaren eta bideoaren egilea: ©CC By: Itxaso León Kareaga

Ikusgai daukazuen bideoan Mendebaldeko Nafarroan kokaturiko Barakaldo hiriaren zati txiki bat ezagutzeko aukera izanen duzue. Auzo ugari dira udalerri hau osatzen dutenak, baina gaurkoan Barakaldon zehar egun pasa ibili nahi duen edonori dago zuzenduta ibilbidea, zonalde hauetako bitan soilik fokua jarriz.

Goizean ibilalditxo bat egingo dugu Errekatxo delako auzo zaharrean zehar, guztiz berdea eta zentrotik nahiko aldendua, horregatik agian hain ezaguna ez bada ere. Arratsaldez, berriz, Barakaldo industrialena bisitatuko dugu; burdinolak, lantegiak eta Labe Garaiak non zeuden irudikatzen lagunduko digularik. Barakaldo futbol klubaren zelaia ezagutzeko aukera ere izango dugu. Bukatzeko, poteatzera joango gara Zaballa kale ospetsura.

Paseo honetan zehar 121 Krew raperoek eta Putakaska punk taldeak gozaraziko dituzte geure belarriak, talde barakaldarrak biak. Azken hauek, gainera, Barakaldon daukagun punkaren tradizioaren adibide ezin hobea dira: 80. hamarkadan euren une gorena izan zuten, hainbat talde lokalekin batera. Aunitz esker, beraz, aipatutako musikariei, musika hau zuenganatzea baimentzeagatik!

Bada, goazen Barakaldo ezagutzera...


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: