Bideo eta argazkiaren egilea: © CC By: Jone Olabarria

Bergara Nafarroa mendebaldean dago, Debagoiena bailaran. Arrasate, Oñati, Antzuola, Eibar, Elgeta eta Azkoitiarekin egiten du muga eta bere kokapen estrategikoari esker XIX. eta XX. mendeetan industriak goradakada handia izan zuen, metalurgiaren sektorean eta oihalgintzan batez ere. Azken honetan,  mahoizko arropak ekoizten ziren gehienbat eta hauen kolore bereizgarriari “Urdin Bergara”  edo “Mahón Bergara” izena eman zitzaion. Egun ohikoa da oraindik ere herriko hainbat festatarako mahoizko jantzi tradizionala jartzea, adibidez erramu zapatuan edo San Martzial erromerian.


Herri aberats eta handia izan da betidanik bergara, hainbat jauntxoren bizilekua. Horrek isla dauka, gaur egun oraindik ere, herrian aurkitu ditzakegun dorretxe eta jauregietan. Bergara hainbat gertakari historikoren lekuko ere izan da. Beharbada, famatuenak bi hauek dira: “Bergarako besarkada” 1839n, zeinenaren bitartez lehen gerra karlistari amaiera ematen zaion eta Elhuyar anaien Wolframioaren aurkikuntza 1781. urtean Bergarako errege seminarioan.

Etorri eta ezagutu Bergara!



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: