Bideo eta argazkien egilea: ©CC By: Miren Yoldi

Atarrabia Iruñerrian kokaturik dago, 10.000 biztanle baino gehiago ditu eta bere azalera kilometro karratu batekoa da, gutxi gora behera. Iparraldean Ezkabarte, Ekialdean Uharte, Hegoaldean Burlata eta Mendebaldean Iruñea ditu. Ultzama ibaiaren bi ertzetan kokatua dago. Antso VI.a erregeak sortu zuen 1184. urtean. Atarrabiak  Orreagatik bide frantziarra barna jaisten diren erromesentzako Iruñera sartzeko atea suposatzen du. 35 kilometro dago Orreagatik Atarrabiaraino. Hala bada, Atarrabiako Udal Aterpetxea atseden hartzeko leku nahitaezkoan bihurtzen da. Frantziako Tourra bost urtez jarraian irabazi zuen historiako txirrindulari onenetakoa, Miguel Indurain, atarrabiarra da. 





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: