Hona hemen zer egin scripting baten bidez sareak kudeatzeko. Scripting-ak aukera ematen digu azkarki konektatzeko sare desberdinetara. Hortaz, egunero sare askori konektatzeko beharra edukiz gero, hauxe egin behar da sare bakoitzaren datuak gordeta eta erabiltzeko moduan edukitzeko. Denbora aurreztuko duzu eta honela ez duzu zertan idatzi beharko behin eta berriro IP zenbakia eta atebidea sare bakoitzean sartu nahi duzunean. Scripting-a gorde eta abiatu terminal edo shell-etik zuzenean eta kitto. Urratsak honakoak dira:

0. Sortu fitxategi bat shell-ean izena emanez. Horretarako touch komandoa erabili behar da, eta ondoren fitxategiaren izena. Esaterako:
   touch net_whitehouse

1. Fitxategiari baimena eman behar diozu exakutatu ahal izateko 700 zenbakia jarriz, hurrengo adibidean ikusi ahal den bezala: 
  chmod 700 net_whitehouse

2. Amaitzeko, Midnight Commander erabili behar duzu, edo  Vi edo Emacs bezalako editore bat eta idatzi ondokoa. Bistan da IP zenbakiak aldatu behar dituzula sareen arabera, sare bakoitzak bereak dituelako (fiktizioak dira hemen):

#!/bin/sh
#Obama presidente inperialistak Washington-go Etxe Zurian daukan sarea 
ifconfig eth0 158.226.2.44 netmask 255.255.255.0 up
route add -net 158.226.2.0 netmask 255.255.255.0 eth0
route add default gw 158.226.2.1 eth0


Hori egindakoan, gauza bakarra egin behar duzu. Shell edo terminala abiatu eta ./net_whitehouse idatzi scripting-a exekutatzeko. Hori da guztia. Beraz, sare baten konfigurazioa burutzeko, egizu scripting-a eta horrela ez duzu berriro ere datuak idatzi beharko. Sare bakoitza scripting banatan joanen da. Bukatzeko, gogoratu ifconfig komandoarekin ikusiko dituzula sareko datuak.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: