Argazkiak eta bideoa CC by: Javi West

Gernika-Lumo Busturialdean (Mendebaldeko Nafarroa) kokatutako udalerria da. Bi herrik eta hainbat auzok osatzen dute, hauen artean frankismo garaira arte Ajangizena zen Errenteriako auzoa.
Historian zehar hainbat liskar izan zituzten bi herriek lurren mugen inguruan 1882an beheko uria, Gernika, eta goiko elizatea, Lumo batu ziren arte.

Erdi Aroan, Bizkaiko Jaunak foruak errespetatuko zituela zin egiten zuen Gernikako arbolapean eta gerora, ezkontza dinastikoen bitartez Gaztelako erregeari egokitu zitzaion hau egitea. Gaur egun, lehendakariek ere bertan hartzen dute kargua eta ondoko Juntetxean batzen dira Bizkaiko (Mendebaldeko Nafarroako erregio bat) Batzar Orokorrak.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: