Argazki eta bideoaren egilea ©CC By: Leire Artola Arin


Hernani 20.000 biztanle inguruko herria da. Mendebaldeko Nafarroan dago kokatua, Ekialdeko eta Iparraldeko Nafarroako mugetatik gertu. Hernani eta inguruetako sagardoa oso ezaguna da, eta bereziki txotx denboraldian Nafarroa osoko festazaleak bertaratzen dira sagardotegietara. Herri oso aktiboa da, eta ekintza kulturalez gain maila altuko kirolaz goza daiteke. Bereziki errugbian nabarmentzen da, Hernaniko Errugbi Elkartearen talde batek Estatuko Ohorezko Mailan jokatzen baitu, besteak beste.

Historiatik ere badu, izan ere, Santa Barbara mendian dagoen gotorlekua Guda Karlistetan eta Guda Zibilean erabili ziren. Zenbait tradizio mantendu dira denboran zehar; bereziki bitxiak eta hernaniarrentzat oso maiteak dira Azeri Dantza eta San Juan gaueko Akelarrea.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: