Argazki eta bideoa eta edizioa: © cc by /cc-sa: Uxue Rey
Herri koxkor baina hiriburu da Iruñea. Ekialdeko Nafarroan kokatua, itsas mailatik 449m-ko altitudean dago, Arga ibaiaren terrazan. Mundu mailan askok Sanferminengatik ezagutzen badute ere, Iruñeak beste gauza erakargarri asko ere baditu ezagutu nahi duen orori eta Iruñeko seme-alabei eskaintzeko: Gaztelu plaza, Gotorlekua, Sarasate pasealekua, udaletxe plaza, tabernak... asko dira dituen txoko ederrak. Eta ez leku fisikoak bakarrik: kaleko giroa, inguratzen duen paisaia, hain gustokoak diren "juebintxoak", kultura agenda aberatsa...
Ongi etorririk beroena Iruñera, nafarron hiriburura!
Egizu iruzkina:
0 comments: