Istiluak izan dira Nafarroako hiriburuan manifestarien eta polizia espainiarraren artean. Manifestazioa zela-eta, hainbat jende bildu ziren Iruñara errepresioaren aurka, Errepresioari autodefentsa leloa aldarrikatuz, Lahaine webgune elektronikoak informatzen duen bezala. Guztitara 4 pertsona atxilotu zituen polizia espainiarrak, Errenteriako gazteak lauak, hain zuzen ere. 20 minutos egunkari digitalak ere notizia honen berri eman du gertatutako istiluen bideo bat ikusi ahal delarik. ATA mugimenduak egina zen deialdia eta ATAren aldeko Herritar Batasunak komunikatua argitaratu du manifestazioaren harira. Bestalde, EHBilduk modu irmoan gaitzetsi ditu istiluak. Gogora dezagun Herritar Batasuna mugimenduak martxoaren 15ean aurkeztuko duela bere eztabaida prozesua Gasteizko hiri nafarreko Aldabe zentroan arratsaldeko 7.00etan. ATAtik sortutako mugimendu berri honek Nafarroa Osoaren independentzia du helburu.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: