Nafar independentismoa deritzon artikulu mamitsuaz erantzun diote nafarzale zenbaitek duela gutxi Jon Iñaki Odriozola soziologoak Noticias taldeko Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako artikuluari, Pan-nafarzaletasunaren ahuldadeak izenekoari hain zuzen. Odriozola Etxabe soziologoak kritika handiak egin zituen mugimendu nafarzalearen aurka. Herritar Batasunak argitaratu berri du artikulua eta sinatzaileen artean, Halip Lartiga Labriteko nafarzale historiko gaskoina dago. Gogora dezagun nafarzaletasunaren sortzailetzat duten Tomas Urzainki legegizon eta historialariak ere irmoki erantzun ziola Jon Iñaki Odriozolari bere blogean eta Libertate.eu webgunean.

Herritar Batasuneko 12 kide historikoen dokumentuan nazionalismo baskoaren ahuleziak aipatzen dira Nafarroa berba edo hitza aldarrikatuz eta nafar subiranotasunaren alde eginez. Honela diote testuaren amaieran:

Zentzuzkoena, gure ustez, nazionalismo baskoaren ahuleziak agerian uztea da, zeinek gaur egungo blokeo eta inpasse egoerara ekarri gaituzten. Eta nafar independentismoaren indarra adieraztea

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: