Egilea: ©CC by: Gaizka Lahuerta Juste

Gero eta jende gehiago dator Uribeko herri honetara bizitzera. Getxo eta Bilbaotik gertu egonda, Leioa erosotasun handiak eskaintzen duen herri da. Gero eta modernoagoa baina bere iraganaz ahazten ez den herria dugu hau. Nolabait esateko tradizioa eta berritasuna oso ongi uztartzen duen herria.

Bideo honetan, uztarpen hori erakutsi nahi izan dut (XVIII. mendeko ur-errota bat eta hiri moderno baten bezalako kristalezko fatxadadun eraikuntza, bata bestearen atzean); bai eta herri honetako toki esanguratsuenak ere.

Leioa Getxo, Erandio eta Sestaorekin egiten du muga eta pertsonen joan-etorri izugarria jasaten du egunero: milaka ikasle EHUko kanpusera doaz goizero eta ehundaka langile itsasadar-ertzean kokatzen diren fabriketan lan egiten dute. Hala ere, historikoki, lo-hiria izan da, izan ere, nahiko herri bizitegia izan da eta da.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: