Argazki eta bideoaren egilea: ©CC By: Maria Ortega Zubiate Share Alike
Trabakua eta Ixua artean, mendi eta ibaiez inguraturik aurkitzen da Markina-Xemein. Uri batek eta elizate batek osatzen dute eta 1952an, beraien baturarekin, sortu zen herria. Herri bat bada ere, bien arteko mugarria argia da, eta dualitate hau mantenduz bi ibaik gurutzatzen dute herria; Artibaik Markina eta Urkok Xemein.
Artibaiko haranean kokatzen da muga izena duen herri hau, administratiboki Lea-Artibai eskualdearen parte bada ere. Esan daiteke eskualdeko hiriburu dela, bertan baitago eskualdeko amankomunazgoa. 4899 biztanle ditu herriak, eta Etxebarria eta Berriatua ditu mugakide.
Urte askoan zehar Estatu Batuetara zestalariak joan izan dira herritik, bertan kokatzen baita pilotaren unibertsitatea.
Herri barren-barrenean kokatzen den zelaiak izaera ematen dio, sasoi batean hiru kale hutsez osatutako herri honek, hazi bada ere, inoiz galdu ez duena.
Egizu iruzkina:
0 comments: