Bideo eta argazkiaren egilea: ©CC By: Maialen Santos 

Debagoiena eskualdean kokatuta dago Oñati. Harana barnebiltzen duten mendiek 1467. urtean ikusi zuten jaiotzen, eta orduztik zabalduz joan da, gaur egun mendebaldeko Nafarroako hedadura handiena duen udalerria delarik.

Herrigunean aurkitzen da Foruen Enparantza, Oñatiko toki garrantzitsuena, eta bertatik oso gertu dago Sancti Spiritus unibertsitatea, XIX. eta XX. mende arte Nafarroa osoan martxan egon zen unibertsitate bakarra.

Biztanle gehienak herrian zehar bizi diren arren, badago naturaz inguratuta bizi denik ere, 16 baserri auzoz inguraturik baitago Oñati. 
Horietako bat da Arantzazu, non Arantzazuko Santutegia dagoen. Bertan bizi da Arantzazuko Ama Birjina, hots, Gipuzkoako zaindaria, eta berari zor diogu gaur egun hain preziatua dugun hizkuntzaren zati bat: euskara batua.

Oñatiko txoko zirraragarrietan murgildu nahi? Ikusi eta gozatu!





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: