Pasaiako bokalea. CC by: Erik Salazar

Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Pasai Antxo eta Pasai Trintxerpe. Lau barruti ezberdin, baina udalerri bakarra, Pasaia. Oarsoaldeko eskualdean [Mendebaldeko Nafarroa] aurkituko dugu Pasaia, Kantauri itsasoari begira dagoen 16.000 biztanle inguruko udalerria. Gaur, izaera propioa duten Pasaiako lau barrutiak bisitatuko ditugu. Honekin batera, bakoitzean urtean zehar antolatzen diren ospakizunetaz gozatzeko aukera izango dugu. Hona hemen Pasaiako badiak gordetzen dituen sekretuak.

Pasai Donibane bokalearen eskubialdean kokatzen den barrutia da. Kale bakarra osatzen du gune historikoa. Kale hasieran Arizabalo Jauregia aurkituko dugu, egun udaletxearen egoitza. Ondoan, barrutiko eliza handiena dugu, San Joan Batailatzailearen eliza. Gune historikoan ibiltzen jarraitzekotan, Victor Hugo Etxea topatuko dugu, non idazle famatua bizitzen egon zen. Enparantza nagusira heldu baino lehen, Bateleraren eskultura aurkituko dugu. Santiago plazan udaletxe zaharra dago, egun ospakizun ezberdinak antolatzeko lekua. Barrutiko arraun taldeek, arroxa kolorea dutenak, garaipen guztiak ospatzen ditu bertan. Baita ere, Santiago jaiak edota Inhauteriak. Goikaldean mendira begira, Santa Ana ermita dago. Bertatik ia Pasaia osoa bistarazi daiteke. Aurrera jarraituz, Bonantza Eliza dago, eta haratago Pasaiako gune naturalenaz gozatuko dute gure begiek. Bokaleak irudi ederra eskaintzen du, Puntetako pasealeku luzetik ikus daitekena. Lurrak, urak eta haizeak bat egiten dute askotan Pasaiako tokirik ederrenetarikoan.

Pasai Antxo da gure hurrengo geltokia. Inoiz baino hobeto esanda, trena eta Euskotrena duen barruti bakarra delako. Zumalakarregi du kale nagusitzat, eta kalea zeharkatuta, non mota guztietako merkataritza lokalak ikusteko aukera dago, Leizeaga etxera heltzen gara. Ondoan dagoen etxea, barrutiko altuena da, eliza baino altuagoa. Altuera ezberdintasuna nabaria da, aurrean San Fermin Eliza dagoelako eta konparaketa agerian geratzen delako. Elizaren ondoan, Gure Zumardia dago, barrutiko puntu garrantzitsuenetarikoa. Bertan antolatzen dira ekitaldi eta ospakizun inportanteenak, hala nola: San Tomas feria abenduan, San Fermin Jaiak uztailean, Antxoberfest Garagardo Jaia maiatzean, dantza ekitaldiak urte osoan zehar… Baina ospakizunei buruz hitz egiten dugunean, ezin dugu ahaztu gure herrialdean sarritan egiten duen eguraldi kaxkarra. Beraz, eguraldi txarra egiten duenean ospakizunak Ibaiondo pilotaleku berrira mugitzen dira. Bertan jokatzen dira beti pilota partidak, baina beste motatako ekimenak egiten dira bertan, esaterako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa eta Soinu Zahar Txapelketa udazkenean.

Argi dago Pasaiak mila sekretu gordetzen dituela, baina ezinezkoa da denak bost minutuko erreportajean biltzea. Beraz, hurrengo erreportajera itxaron beharko dugu Pasaiari buruz gauza gehio jakiteko.


Bideoa: CC by: Erik Salazar

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: