Argazki eta edizioa: CC By: Asier Sustacha  

Urduliz Uribe Kostan kokatuta dago, Sopela eta Plentzia artean, Butroi ibaiaren ertzean. Gaur egun 4.200 biztanle eta 7,51km²-ko azalera du. Betidanik esan da Urduliz abeltzaintzatik bizi izan den herria dela, baina denbora pasa ahala eta azken urteetan eman diren aldaketekin (adibidez, Metro geltoki berria eta gehienbat, ospitalea) herriak hazkunde izugarri eta etengabe batean dago murgilduta. Herria mendiz inguratuta dago, adibidez Munarrikolanda eta Santa Marina Haitza (herria sortu zenetik Santa Marina ermita daukana). Bitxikeri moduan esan dezakegu Sabin Merino Athleticeko jokalaria Urdulizekoa dela eta herriak kakalardo bat erabiltzen duela sinbolo moduan.




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: